XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

40 urte eta gero hau!

Franco ondoko trantsizio politikoa Euskal Herrian

JOSU CHUECA

Espainiako historia garaikideak ematen digun perspektibatik begiratuta Franco hil ondorengo trantsizioa berezia izan da.

Alde batetik, ireki zuen aroa lehenengo aldiz ohikoak ziren parentesi demokratikoak baino luzeagoa izan delako eta bestetik, hil zen erregimenaren partaideek aldaketa prozesuan protagonismo handia izan zutelako.

Antzemango dugu kontuan izaten badugu bi saio errepublikarrek iraun zutena, juxtu-juxtuan, Primo de Riveraren Diktadurak izan zuen iraupenera hurbiltzen dela.

Era berean, Francoren aginteko lau hamarkada latzek oso atzean uzten dituzte demokrazia mugatuko Errestaurazioko urte apurrak.

Oraingoan ostera, 1978ko Konstituzioak sostengatzen duen erregimenaren iraupenak aro demokratiko luzeko salbuespenetan sartu du dagoeneko.

Protagonismoari dagokionez, historia eta oroimenaren azterketa gainditu ezin duten zenbait adierazpen nartzisista kenduta, frankismotik zetozen eremu politikoak ezin ditugu saihestu, trantsizio prozesuan galga eta baldintza ikaragarria izan zirelako eta erreforma mugatuaren ildora sektore ezkertiarrak eta demokratiko aunitz eramatea lortu zutelako.

Josu Chueca EHUko Historia irakaslea da.